Saltar al contenido principal
"Xiberoako pastorala eta maskaradak: lekukotasunak"
Cultural

"Xiberoako pastorala eta maskaradak: lekukotasunak"

Chéraute

12 Jun 2026

Cuándo

Viernes, 12 de Junio de 2026

hasta viernes, 24 de julio

09:00

Dónde

Chéraute

Sobre el evento

2007an, Euskal kultur erakundeak proiektu handi bat hasi zuen: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutua dena, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren obragintzapean egiten da.

EKE-k Eleketa funtsaren aberastasuna ezagutarazi nahi du. Horretarako "Eleketa, ahozko memoriak" multimedia dorre interaktiboak sortu ditu, lurralde bakoitzean bildu lekukotasunak lurraldera itzul daitezen eta jendeak goza ditzan.

2023an Maulen lehen aldiz aurkeztua izan zen Xiberoako pastoralari eta maskaradei buruzko dorrea ikusten ahalko da berriz, Sohütan aldi honetan, Hoki auzoko "Panoramic" ostatuan. Hainbat xiberotarrek gai hortaz kondatu bizipenak eta oroimenak entzuteko parada ukanen dute haraino hurbilduko diren bisitariek.

Aipatu gaien artean:

• Zerk egiten du pastorala?

• Pastorala idatzi eta eman

• Pastorala muntatü,

• Maskarada, ihauteetako errituala

• Maskarada, erritual estetikoa…

Azpimarratzekoa da bideo-pasarteak beren jatorrizko transkripzioarekin eta itzulpenarekin (euskaraz edo frantsesez) aurkeztuak direla. Horrela bai euskaldunek bai erdaldunek gozatzen ahal dituzte urtez urte bildu lekukotasunak.

Bestalde, horien denen osagarri, zonbait bideo-artxibo erakutsiak dira ere.

También te puede interesar