Saltar al contenido principal
Sormenaldia 2026: Bertso-saio literario musikatua: "Hezur berriak"
Cultural

Sormenaldia 2026: Bertso-saio literario musikatua: "Hezur berriak"

Lekeitio

24 Jun 2026

Cuándo

Miércoles, 24 de Junio de 2026

20:00

Dónde

Ikusgarri Aretoa

Lekeitio, Bizkaia

Sobre el evento

2026ko Sormenaldia proposamenaren barne.

Ane Labaka, Ines Osinaga, Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita

Ez dira gutxi izan bertsoa beste sormen diziplina batzuekin uztartzeko egin izan diren saiakerak. Azken urteetan, gainera, ugaritu egin dira zenbait bertsolari eta idazlek gidatutako bertso-saio literarioak; Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuan ardaztutakoa edo Miren Amurizaren Pleibak-en ingurukoa, kasu.

Saio honetan Ane Labakaren lehen poema liburuaren testu hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira. “Hezur berriak” poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. Bertso saio literario honek, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtzaratzen saiatzeko.

Esan bezala, poemak Ane Labakak idatzi ditu, musika Ines Osinagak jarriko du eta bertso inprobisatuak ontzen bi bertsolari: Uxue Alberdi eta Onintza Enbeita

Oharra:

• Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da sortzaileekin.

También te puede interesar