
"SARDIÑA FESKUE"
Zarautz
27 Ago 2026
Cuándo
Jueves, 27 de Agosto de 2026
18:30
Dónde
Zarautz, Gipuzkoa
Sobre el evento
Sardina freskue. Berrio Euskal Herrian!!
Parranda, jolasa eta dantza batzen dituen ikuskizun parte-hartzailea. Ikuskizunaren gidariak sardintzaleak dira, baina protagonistak herri bakoitzeko haur eta gazteak izango dira.
Euskal Herria anitza da: 11 koloretako pertsona bizi gara, eta ikuskizunak horren islada izan nahi du. Elkarbizitzarako gonbidapena da, eta aniztasun horren islada izango da gure 11 koloretako sardina.
Euskal kantak eta munduko doinu anitz lagun, haur eta gazteak protagonista dituen sardina koloretsu baten bila abiatuko gara. Mugimendua, musika eta irudimena bidelagun, festa, elkarbizitza eta aniztasuna ospatzen dituen bidaia alaia izango da, eskolan zein enparantzan, kaleak eta plazak argiztatu eta alaituz. Sardina bakoitzak irribarre eta koloreak ekartzen ditu, eta denok elkarrekin parte hartzen dugun une bakoitza jaia bihurtzen da.