
Presentación de libro: "XOR eta BELTZ: mundu bat guztiontzat"
Donostia / San Sebastián
30 Sep 2026
Cuándo
Miércoles, 30 de Septiembre de 2026
19:00
Dónde
Sobre el evento
La organización indica:
Ane Aierbe, Maialen Diaz de Cerio eta Iñaki Sanz-Azkue irakasleek XOR eta BELTZ: mundu bat guztiontzat izeneko ipuina eta material didaktikoa sortu dituzte kulturartekotasunaren eta migrazioaren gaia txikitatik lantzeko. Liburua Alberdania argitaletxearen bidez publikatuko da album ilustratu formatuan, Irungo Parean elkartearen parte-hartzearekin edizio-lanetan, eta bertan QR baten bitartez ikastetxeetan landu ahal izateko material didaktikoa ere deskargatu ahal izango da, Maialen Lujanbiok proiekturako propio sortu duen bertsoarekin batera.
Lan hau aurkezten egongo dira hiru autoreak Hernaniko Berdintasuna, Kulturartekotasuna eta lankidetza arloetako zinegotzia den Itsaso Lekuonarekin batera.
Ekitaldia online jarraitzeko esteka: https://www.youtube.com/live/gUQ-SkLUCAc