Club de lectura: "DESIO IZENEKO TRANBIA"
Club de lectura que analiza "Desio Izeneko Tranbia", con traducción de Xabier Paya y discusión sobre su trama y música polka. Entrada gratuita.
Mungia
26 Mar 2026
Cuándo
Jueves, 26 de Marzo de 2026
19:00
Dónde
Sobre el evento
Itzulpena: Xabier Paya.
Aurrerantzean ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen ahalegindu ginen. Moon Lake kasinora abiatu ginen hirurak autoan, mozkormozkor eginda eta barreka bide osoan zehar. Polka musika entzuten da, tonu minorrean, ahul, urruntasunean. Polka dantzatu genuen! Batbatean, dantzaren erdian, senartzat hartu nuen mutikoak nire eskuak askatu eta korrika alde egin zuen kasinotik. Handik gutxira… tiro bat! Polka kolpean eten da. BLANCHE sorgortuta jaiki da. Ondoren, polka tonu maiorrera igaro da. Kanpora irten nintzen korrika, denak irten ginen lakuaren ertzean ageri zena ikustera! Jende ugari zegoen eta ezinezkoa zen hurbiltzea. Ondoren, norbaitek besotik heldu zidan. ‘’Ez zaitez hurbildu! Ez joan! Hobe da ez ikustea!’’. Ikusi? Zer ikusi?