Saltar al contenido principal
"Bikoizketa eta hizkuntzak Adimen Artifizialaren garaian"
Cultural
Gratis

"Bikoizketa eta hizkuntzak Adimen Artifizialaren garaian"

Biarritz

23 Jun 2026

Cuándo

Martes, 23 de Junio de 2026

16:00

Dónde

Casino Municipal de Biarritz - Salle du Théâtre

Biarritz

Sobre el evento

Bikoizketa eta hizkuntzak Adimen Artifizialaren garaian: zer ahots, zer eskubide, zer lurralde?

Adimen artifizialak ahotsaren lanbideak astintzen dituen garai honetan, galdera berriak sortzen ari dira: nori dagokio ahots bat? Zer transmititzen du hitzez harago? Eta zer gertatzen da interpretazioarekin, itzulpenarekin edo transmisio kulturalarekin tresna teknologiko berrien aitzinean? Aktoreek, bikoizketako profesionalek eta lurraldeko eragileek beren ikuspegiak gurutzatuko dituzte sektorearen egungo eraldaketen inguruan: adimen artifiziala, ahotsen babesa, interpretazioa, hizkuntza guttituak eta transmisio kulturala. Topaketak, halaber, euskarazko bikoizketaren inguruan garatutako ekimenak eta Euskal Herriko hizkuntza transmisioaren erronkak jorratzeko parada emanen du.

Parte hartzaileak: Emmanuel Curtil (aktorea eta bikoizketako zuzendari artistikoa), Patrick Kuban (Les Voix elkartearen ko-sortzailea eta United Voice Artists nazioarteko kolektiboko kidea), Marine Thömmerel (ahots-aktorea, idazlea, konpositorea eta ekoizlea), Loïc Villiot (soinu-operadore nagusia, soinu-editorea eta nahastailea), Leire Oillarburu (Atalanteko euskal zinemaren bitartekaria)

La Houle-k eta Zukugailuak aurkezturiko eztabaida

También te puede interesar